URTE BERRI ON!

EUSKARAREN EGUNA

Euskarak 365 egun dituen arren, gure ikasleen artean honen erabilera sustatzeko, abenduaren 4an eta 5ean Euskararen eguna ospatu dugu. 

Haur Hezkuntzako ikasleek argitxoren bisita jaso zuten atzo. Berarekin hitz egiteko aukera izan zuten eta mendian bizi dela aipatu zien. Hori esanda, Olentzero eta Mari Domingi ezagutzen zituen galdetu zioten, baina hauek beste mendi batean bizi direla esan zien. Eskuan kriseilua, buruan txanoa eta saskian galletak ekarri zituen!! Eskertzeko, ikasleek Argitxoren abestia abestu zuten.

 

Lehen Hezkuntzako ikasleek aurreskuarekin eman zioten hasiera egunari. Ondoren,  Euskal Got Talent ekintzan parte hartu zuten. Magoak, dantzariak, akrobatak, bertsolariak, baloiarekin tokeak egiten zituztenak, txiste kontalariak, etab. ikusteko aukera izan genuen. Hau da hau Bizarainen dugun talentua!! 

Abenduaren 5ean Iago magoren eskutik magia emanaldi bat izan genuen eta primeran pasa genuen.

2022. URTE ZORIONTSUA !!

Maitasunaren eta elkartasunaren indarra bidelagun izan daitezen datorren urtean.

NEGUKO AZOKA

Gaur neguko azoka jarri  dugu eta Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dugu! 

Bizitza salbatzen dituen abestia

Egun hauetan gure ikasleek DYA ko profesionalen eskutik Bihotz Biriken Suspertze egiten ikasten ari dira. Guzti hau abesti baten bidez ikasten ari dira bideoklipa HEMEN. 

MARTXOAK 8

Ikastola osoko ikasleek martxoak 8 landu zuten, hemen egindako lan batzuen adibideak.

 

 

Gaur Olentzero eta Mari Domingi heldu dira!