Sare hezkuntza
Azken urteetan gizartean izandako aldaketa eta aurrerapenek hezkuntzaren alorrean ere teknologia berriak sartzea ekarri dute. Hori dela eta Sare hezkuntza gelan proiektua aurrera eramatea erabaki dugu. Proiektu honen helburuak hauek dira:
• Metodologia, teknologia, material eta baliabide digitalen erabilera bultzatzea gelatan irakasteko eta ikasteko prozesuan.
• Irakasteko eta ikasteko prozesuan material eta baliabide digitalen elaborazioa indartzea, baita geletan haiek erabiltzea ere. Materialak denon eskura izango dira, euskal hezkuntza-sistemaren barruan.
• Metodologia aldaketarako ikastetxeetan beharko den prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa ematea.
Proiektuak bi urteko iraupena izango du.