Pedagogia batzordea
Pedagogiako jardueretan aritzen diren taldeen koordinaziorako organoa da. Honako hauek osatzen dute:
- Zuzendaria
- Ikasketa burua
- Kontsultora
- Zikloetako koordinatzaileak
Batzorde honen funtzioa da, batez ere, ikasleen hezkuntza prozesuaren inguruan hausnartu eta aldaketak egin, hala dagokionean. Ikastetxeko antolaketa beste funtzioetako bat da. Zikloekin lotura egiten duen batzordea da.
Zikloak
Haur Hezkuntza, eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa (1. eta 2. mailak), 2. zikloa (3. eta 4. mailak) eta 3. zikloa (5. eta 6. mailak).
Zikloetan aritzen diren irakasle-tutore eta irakasle espezialistak osaturiko taldeak dira.
Bere funtzioa, besteak beste, pedagogi batzordetik eta ekintza batzordetik ailegatzen diren proposamenak aztertu eta balioetsi; eta proposamen berriak helaraztea da.
Departamentuak
Gorputz Hezkuntza, Ingelesa-Plastika, Musika eta Orientaziokoa.
Arlo baten inguruan bilduko diren ziklo eta mailetako irakasle espezialistek osatzen dituzte.