BISITA LEKUONARA

Pasa den azaroaren 16an 6. mailako ikasleak GURE GAZTETXO ITZULTZAILE HANDIAK programan parte hartu genuen Lekuona Kultur fabrikan. Patxi Zubizarreta idazleak liburu bat idazteko argibideak eman zizkigun. Idazle bezala izan dituen bizipenak kontatzeaz gain, arabiar kulturako ipuinen hurbilketa egin genuen.

Honi esker itzulpenak egiterakoan ipuinetan hainbat aldaketa ematen direla konturatu ginen.

Jarraian, Fernando Rey itzultzaileak, berak egindako hainbat itzulpen lan erakutsi zizkigun.

Bukatzeko, berak emandako jarraibide batzuk jarraituz, erdaratik euskarara itzulpen bat egitea proposatu zigun. Bertan, ahoz egin genuen eta gelan idatziz burutu genuen proposatutako jarduera.

Bukatzeko proposamena onartu genuen eta liburua itzuli dugu, beste geletara eramango dugu bertan goza dezaten. Hemen ikus ditzazkezute egindako itzulpenak. Zuen gustukoak izatea espero dugu!!

6. A         6.b        6.c

Bizitza salbatzen dituen abestia

Egun hauetan gure ikasleek DYA ko profesionalen eskutik Bihotz Biriken Suspertze egiten ikasten ari dira. Guzti hau abesti baten bidez ikasten ari dira bideoklipa HEMEN. 

Eskola kirolerako ordutegiak

ABENDUAK 4

 

Asteburu honetan EZ DAGO JARDUNALDIRIK..

 

Familiei zuzendutako programak

Dagoeneko Errenteriko udalak martxan jarri ditu haur eta gazteentzako zuzendutako programa guztiak.

Informazio gehiago hemen.

BARATZA TAILERRA

2.mailako ikasleek txorimalo bat egin dugu baratza tailerrean txoriak beldurtzeko eta landareak ez jateko.

GAU BELTZA

Gaur Bizarain ikastolan GAU BELTZA ospatu dugu. 6. mailako ikasleak mozorrotuta dantza eskaini diete beste ikasleei. 

Beldurrezko ipuinak, abestiak eskulanak,... egin ditugu eta bukatzeko gure eskolan bildutako GAZTAINAK erre eta jan ditugu.

          

OIN- BUSA

Badira ikasturte batzuk Bizarain ikastolak Oin- busa antolatzeko beharra ikusten duela. Oin- busak Beraun auzoan bizi den ikaslegoarentzako eskola bide segurua antolatzeko aukera emango digu.

Proiektu honen azken xedeak honako hauek dira:

  • Ibilbide seguruen sarea sortzea.

  • Ibilgailuen erabilera gutxitzea.

  • Ibiltzea jarduera osasungarria bultzatzea.

  • Ikaslegoaren autonomia garatzea.

Proiektua aurrera eramateko ezinbestekoa da familien laguntza eta inplikazioa. 

Informazio gehiagio

Ikasle laguntzaileak

Ikasturte honetan berriro jarri dugu ikasle zirkuluak martxan. Ekimen hau elkarbizitza probentzio barruan kokatzen da; honako helburu honekin, berdinen arteko laguntza sustatzea, laguntza sare bat sortuz. Aurten, ikasle hauek eremu bakoitzeko jolasak dinamizatzeaz arduratzen ari dira. 

Hiru astetik behin elkartzen jarraitzen dugu sortzen ari diren gatazkak aztertzeko eta irtenbidea bilatzeko.  

Animo ikasle laguntzaileak, primeran ari zarete.