Eskola kirolerako ordutegiak

URTARRILAK 29

Asteburu honetako ordutegiak hemen.

 

 

ZATOZ GU EZAGUTZERA!

2022/2023 IKASTURTEKO MATRIKULA epea zabalik!

ATE IREKIAK URTARRILAREN 13an 16:30etan (euskaraz)

MATRIKULA DATAK 2022/01/17- 2022/01/28

Beste aukera:

Ikastola ezagutzeko hitzordua eskatu dezakezu 943 34 16 45 telefonora deituz.

Atsegin handiz erantzuno ditugu zure galderak. 

 

OIN- BUSA

Badira ikasturte batzuk Bizarain ikastolak Oin- busa antolatzeko beharra ikusten duela. Oin- busak Beraun auzoan bizi den ikaslegoarentzako eskola bide segurua antolatzeko aukera emango digu.

Proiektu honen azken xedeak honako hauek dira:

  • Ibilbide seguruen sarea sortzea.

  • Ibilgailuen erabilera gutxitzea.

  • Ibiltzea jarduera osasungarria bultzatzea.

  • Ikaslegoaren autonomia garatzea.

Proiektua aurrera eramateko ezinbestekoa da familien laguntza eta inplikazioa. 

Informazio gehiagio

Ikasle laguntzaileak

Ikasturte honetan berriro jarri dugu ikasle zirkuluak martxan. Ekimen hau elkarbizitza probentzio barruan kokatzen da; honako helburu honekin, berdinen arteko laguntza sustatzea, laguntza sare bat sortuz. Aurten, ikasle hauek eremu bakoitzeko jolasak dinamizatzeaz arduratzen ari dira. 

Hiru astetik behin elkartzen jarraitzen dugu sortzen ari diren gatazkak aztertzeko eta irtenbidea bilatzeko.  

Animo ikasle laguntzaileak, primeran ari zarete.