Eskola Agenda 30
OHARRA
Hurrengo asteartean, ekainak 14, GOIZEKO JARDUNAZ hasiko gara. Kontuan izan ordutegiak.
IPUINAK
PORROTX ETA MARIMOTOS BIZARAINEN
Atzo arratsaldean Porrotx eta Marimototsen bisita jaso genuen Bizarain txikin udaletxeari esker. Amaren intxaurra ikuskusina ekarri zuten. Primeran aritu ginen!!
Ikuskizuna bukatzean intxaurrondo bat oparitu ziguten, dagoeneko Bizarain handiko patioan landatu dugu.
OIN- BUSA
Badira ikasturte batzuk Bizarain ikastolak Oin- busa antolatzeko beharra ikusten duela. Oin- busak Beraun auzoan bizi den ikaslegoarentzako eskola bide segurua antolatzeko aukera emango digu.
Proiektu honen azken xedeak honako hauek dira:
-
Ibilbide seguruen sarea sortzea.
-
Ibilgailuen erabilera gutxitzea.
-
Ibiltzea jarduera osasungarria bultzatzea.
-
Ikaslegoaren autonomia garatzea.
Proiektua aurrera eramateko ezinbestekoa da familien laguntza eta inplikazioa.
Ikasle laguntzaileak

Ikasturte honetan berriro jarri dugu ikasle zirkuluak martxan. Ekimen hau elkarbizitza probentzio barruan kokatzen da; honako helburu honekin, berdinen arteko laguntza sustatzea, laguntza sare bat sortuz. Aurten, ikasle hauek eremu bakoitzeko jolasak dinamizatzeaz arduratzen ari dira.
Hiru astetik behin elkartzen jarraitzen dugu sortzen ari diren gatazkak aztertzeko eta irtenbidea bilatzeko.
Animo ikasle laguntzaileak, primeran ari zarete.