Hezkuntza integrala
Bizarain ikastolako helburu nagusia hezkuntza komunitatearekin batera etorkizuna eraikitzea da; gertuko tratu familiarrari garrantzia emanez.
Metodologi berritzaileak, euskara eta euskal kultura dira gure ardatzak. Elkarbizitza positiboaren oinarriak finkatzen ditugu gizarte integrazioari lagunduz.
Partaidetza bultzatzen dugu, talde lana eta ikasketa kooperatibotik abiatuz. Ikas prozesuan aurrera egiteko proiektuetan oinarritzen gara.
Inguruak eskaintzen dituen errekurtsoei garrantzia ematen diegu naturarekin bat eginez.