Haur hezkuntza

Etapa honen helburua haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da, garapen horren dimentsio guztietan. Hau horrela izanik, haurra bere ikaskuntza prozesuaren benetako protagonista gisa kokatzen da, erdigunean jarriz.

Prozesu honetan, heldua, bidelagun gisa, gidatzen, behatzen, entzuten, errespetatzen, proposatzen eta aritzen den erreferentziazko figura bihurtzen da.

Hau guztia aurrera eramateko mugimendu autonomoa dugu  oinarri. Hori dela eta, azken urteotan begirada ezberdin batekin dihardugu: haurrarengan, espazioan, materialetan, proposamenetan...

Haurrak jakin-mina berezkoa du. Ingurunearekin elkarrekintzan, etengabe ari da hipotesiak planteatzen, objektuak manipulatzen, ikertzen... bere errealitatea ezagutzeko eta ulertzeko. 

Haurra modu autonomoan mugi dadin ingurunea zaintzen eta ekosistemak eta kanpo espazioak egokitzen ditugu. Haurrari hainbat ikaskuntza eskuratzen eta emozionalki zein intelektualki hazten lagunduko diote bere beharrei erantzunez eta erabakiak hartuz.