Gu ere bertsotan

Hizkuntzarekin jolas egin daitekeela ikastea eta hitza bera opari eta omenaldi bihur litekeela ikustea aberasgarria da ikasleentzat.

Bizarain Ikastolan badugu hainbat urtetako esperientzia “Gu ere Bertsotan” ekimena bultzatzen. 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako bertsolaritza saioak ikas-orduetan garatzen dira eta Bertsolari Elkartearen laguntza jasotzen dugu

Proiektuaren oinarri pedagogikoa Bertsolaritzaren curriculuma Lehen Hezkuntza lanean biltzen da eta bertan jasotzen dira bertsolaritzaren ikastetxetako lanketak haurren garapenari begira dituen helburuak, hauei loturiko edukiak, metodologia zein ebaluazio irizpideak.