Agenda 30

Eskolako Agenda 30 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da.

Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Helburu nagusiak:

  • Ikastetxea ingurumenaren aldeko praktika baten eredu bilakatzea.
  • Ikasleak herritar parte-hartzaileak izaten ohitzea.
  • Ikastetxeko eta inguruko gizartea eta ingurumena aztertzea eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jartzea; hezkuntza komunitate osoaren partaidetzarekin.
  • Oarsoaldeko Agenda 30ean parte hartzea, Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteriako ikastetxeekin batera.
  • Erekurtso eta materialen kontsumo arduratsua bultzatzeko 50/50 proiektuan parte hartu.

Aurtengo gaia  BASOA da.

Ingurumen batzordean gela bakoitzeko ikasle batek hartzen du parte irakasle, ez irakasle eta familiekin batera.