Pablo Solozabal enparantzan Neguko azoka ospatu dugu giro ederra, txistorra jan eta Olentzeroarekin abestu
50/50 PROIEKTUA
Ostiralean, iaz 50/50 proeiktuan egindako lanketaren aurkespena egin genuen Lezoko Jesus Guridi musika eskolan, proiektu honetan parte hartzen duten Oarsoaldeko beste eskolekin batera; Trintxerpeko Karmengo Ama, Lezoko Herri ikastetxea eta Oiartzungo Elizalde eskolarekin.
Hemen, ekitaldirako prestatu genuen aurkezpen bideoa ikus dezakezue.
FAMILIA LAGUNA
Hemen duzue Errenteriko udalak martxan jarriko duen egitasmoaren inguruko informazioa.
UNICEF
Asteartean, geletan ura eta eskuak garbitzeak duen garrantzia landu ostean, UNICEF lasterketa solidarioa ospatu genuen. GFuztien artean 235€ bildu dira, hauek Afrikako herritxo batean uraren inguruko lanak egiteko aprobetxatuko dituzte. MILA ESKER guztioi!